El Salvadorreko demokraziaren defentsan

Euskal Herriko hainbat erakunde politiko, sindikal eta sozialok adierazpen bateratua egin dugu El Salvadorko presidenteak egindako estatu autogolpe saiakera gogor arbuiatzen dugulako. Nayib Bukelek Asanblea militarizatu, eta zuzenbide estatu konstituzionala urratu zuen, organo legegile hori bere borondatearen arabera jardutera eta erabakitzera behartzeko.

Joan den otsailaren 9an, El Salvadorren Nayib Bukele presidenteak arbitrarioki eta bere kabuz Asanblea Legegilea deitu zuen 109 milioi dolarreko mailegu bat onartzera behartzeko, delinkuentziaren aurkako Lurralde Kontrolerako Planaren 3. fasea gauzatzeko hain zuzen ere. Beharrezko quoruma ez zeukala ikusita, Nayib Bukele indar militar eta polizialarekin Asanblea Legegilean aurkeztu zen, Estatuaren botere horrekiko beldurrarazte eta presio ahalegin ukaezin batean.

 

Irakurri hemen adierazpen osoa (euskaraz bigarren orrialdean):

 

Argazkia: EFE

No Replies to "El Salvadorreko demokraziaren defentsan"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.