Martxoak 8: Antolatu indarrak, batu borroka feministara!

Marcela Largarde akademiko mexikarrak zera dio: “Berdintasunaren paktuaren baitan, ezinbestekoa da ditugun diferentzia anitzak kontuan hartzea”. Feminismoak ñabardurak dituen berdintasuna aldarrikatzen du. Feminismoak norberaren aniztasuna onartzen du, ezberdintasunak aitortzen ditu eta bereganatu egiten ditu, elkarbanatzen dugun borroka indartsuagoa izan dadin. Horregatik, martxoaren 8an, emakume guztion borroka aldarrikatzeko irtengo gara kaleetara. Antolatu indarrak, batu borroka feministara!

Hementxe duzue egunero mundu feministagoa eraikitzeko borrokatzen dugun guztion omenez egin dugun bideoa:

No Replies to "Martxoak 8: Antolatu indarrak, batu borroka feministara!"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.