Nortzuk garen

Foto mujer quienes somos

Foto mujer quienes somos

Gizarte-aldaketarekin konpromisoa duen elkartea gara, eta hegoaldeko erkidegoek antolakuntza zein ekoizpenerako dauzkaten gaitasunak indartu nahi ditugu, bertako mikrofinantza-erakundeen bidez. Horrela, garapen integral eta iraunkorrerako erronkei aurre egin ahal izango diete. Elkarcredit elkartea 2004ko abenduan sortu zen (PTM-credit zen bere izena), eta mikrofinantzetarako tresna zen. Izan ere, partaidetzazko garapen endogenoan, enplegua, autoenplegua eta mikroenpresak sortzea du helburu, herri-ekonomia aldaketa sozial eta politikoaren bultzatzailea izan dadin.

Xedea

Hona hemen erakundearen helburuak:

  • Itzuli beharreko fondoen eta diru-laguntzen bitartez garapenerako lankidetza lantzen duen elkartea izatea, ekonomiari begira iraunkorra izatea, eta soberakin ekonomikoak proiektura itzultzea;
  • Mundu bidezkoagoa sustatzeko orduan, mikrofinantzak tresna eraginkorra bihurtzea. Horretarako, gizarteari begira erabilgarriak eta aurreztaile arduratsuak diren proiektuak partekatzea eta gure balioen zein gure diruaren erabileraren artean koherentzia handiagoa bilatzea;
  • Dohaintzen edo gizarte-ekintzaren bidez barik, eskubide osoko subjektu moduan iristea hegoaldeko erkidegoetara.

Era berean, mailegu arduratsu eta solidarioaren inguruko balio berrien kultura sustatu nahi dugu hegoaldean bertan. Horrez gain, hegoaldean eraldaketa-prozesuak babesteko prest dauden sektoreen ahaleginak bideratu nahi ditugu.

Banan-banako gurari solidarioak batzen gaitu, eta jakin badakigu gehiengoen egiturazko txirotasuna giza eskubideen urraketa dela. Halaber, genero-berdintasuna kontuan hartuta, pertsona guztientzako eskubide guztien hedapenean eta gozamenean oinarritutako elkartasunaren ideia sustatu nahi dugu.

Herritartasunaren ikuspegi kritikoa sustatu nahi dugu geure gizartean eta instituzio publiko zein pribatuetan, eta nazioarteko sare nahiz aliantzetan oinarritutako lana babestu eta sustatu egiten dugu. Horrez gain, guretzat, baliabideak kudeatzeko printzipioa da eraginkortasuna, eta gure lanaren kalitatea lortzeko tresna da etengabeko hobekuntza.

 

Ikuspegia

Iparraldeko Banka Etikoarekin koordinatuta (FIAREren bidez), bigarren mailako mikrofinantza-erakundea izatea; mikrofinantza-erakundeen zein hegoaldean ditugun kontraparteen mikrofinantza etiko alternatiboen mesederako borondateak eta baliabideak uztartzea; enplegu eta jarduera ekonomikoaren sorrera sustatzea; gizarte-mugimenduen sare handia sendotzea; zeregin partekatua betetzea; gizarte-erakundeen, erkidegoen, toki-administrazioen, estatuen eta nazioarteko banaka etikoaren arteko sinergiak bateratzea; eta, gure ingurunean, genero-politikako erreferentziako mikrofinantza-erakundea izatea.

Balioak

Elkartasuna. Konpromisoa. Giza eta zuzendaritza taldearekiko konfiantza. Kultura artekotasuna. Barne-partaidetza. Kudeaketa gardena. Giza kapital handia. Prozesuen errespetua. Genero-berdintasuna. Baliabide ekonomikoen erabilera zorrotza. Ideologia eta filosofia partekatua. Gizarte-eraldaketa. Iraunkortasuna eta autonomia. Gizartean egoera txarragoan bizi direnen lehenespena. Gardentasuna eta osotasuna. Partaidetza iraunkorra. Sareko lana.