Uncategorized @eu 14 results

Finantza etikoen aldeko sentsibilizazio kanpaina

Ba al dakizu nola sortzen den dirua? Ba al zenekien emakumeok finantza-sisteman sartzeko oztopo gehiago ditugula? Zer nolako alternatibak ditugu horren aurrean? Diruak mundua mugitzen du (tamalez) eta, hala ere, oso gutxi dakigu finantza-sistemaren inguruan. Horregatik, Finantzaz Haratago saretik kanpaina bat abiatuko dugu, diruaren jatorria, sistema kapitalistaren zirrikituak eta normalizatu behar ez ditugun desberdinkeriak ezagutzera emateko. Bideo-sorta eder bat egin dugu eta ...

Nicolettaren iraultza gastronomikoa

Izen osoa: Nicoletta Radatta. Molise eskualdean jaio zen, Italiako hegoaldean. Ondoren, bizitzako bidaiak Kolonbia, Andaluzia, Katalunia eta Euskal Herrira eraman zuen. Izatez jakin-min handikoa da eta beti ari da bere buruari gauzen zergatiari buruz galdezka. Hortaz, 2020ko ekainean "Iraultza gastronomikoa, janez mundua aldatu" komunikazio proiektua kaleratu zuen. Iraultza Gastronomikoaren webgunean murgildu ondoren, jateko ekintzak beste dimentsio batzuk hartzen ditu. Askoz hobeto, ...

Feminismo Baserritar eta Herrikoia ereiten jarraitzen dute landa-eremuko emakumeek

Idazlea: Iñigo Arkauz Uribesalgo Lurralde ezberdinetako emakume nekaraziak elkartu ziren, martxoaren 25ean, Mundubat Fundazioak eta Elkarcredit elkarteak antolatutako webinar batean, “Feminismo Baserritar eta Herrikoia”. Parte hartzaileek, emakume nekazariak, beraien bizipenak azaldu zituzten, nekazaritza munduari lotutako bizipenak. Lurralde eta erakunde ezberdinetako kide diren emakumeak hartu zuten parte hitzaldi birtual honetan. Hauek izan ziren parte hartzaileak: Jasmín ...

Saharar herriarekiko elkartasun mugimenduak 1991tik indarrean dagoen su-etenaren Marokoren urraketa salatu du

Sahara-Euskadi mugimenduak 1988an adostutako autodeterminazio erreferenduma berehala egiteko exijitu die Espainiako Gobernuari eta Nazio Batuei Saharar herriari elkartasuna adierazteko lanean ari diren hainbat euskal erakundek agiri batean Marokok Mendebaldeko Saharan 1991tik indarrean dagoen su-etena apurtu izana salatu dute. Gatazkan duten erantzukizuna bere gain hartzeko eta 1988ko Bake Akordioan aldeek adostu zuten autodeterminazio-erreferenduma antolatzeko eskatu diete Espainiako ...

Zer egin genuen aurreko urtean? 2019ko txostena eskuragarri duzu!

Indarra eta itxaropena. Elkarcredit elkartasuneko elkarteak Latinoamerikan eta Espainiako estatuan duen presentzia zabaldu zuen 2019an; hala ere, beti bilatu du balio demokratikoen eta giza eskubideen alde borrokatzen duten tokiko aliatu estrategikoekin talde-lanean aritzea. Guztiok batzen gaitu aldaketa sozialaren aldeko konpromisoak. Euskadin, gure jatorrizko lurraldean, nazioarteko lankidetzaren barruko lan-esparruetarako, garapenerako mikrokredituetara eta gizartea eraldatzeko ...

Finantza etikoak sendotu egin dira krisiarekin

Erdigunean bizitza dago. Alegia, pertsonak. Eta finantza etikoak egituratzen dituen ardatz horri esker, orain, COVID-19ak mundu-mailako krisia eragin duen honetan, inoiz baino agerikoagoa da ekonomia sozial eta solidario baten premia. Horixe da sistema kapitalistaren ordez dagoen benetako alternatiba. Duela gutxi, Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko Foroan, modu birtualean egina lau egunez, 2020ko apirilaren 20ko astelehenetik apirilaren 23ko ostegunera, hainbat hizlari eta ...

Etxean geratu, baina isilik ez: Baserritarren eskubideak ORAIN!

Via Campesinaren deialdiarekin bat eginez, gaur, apirilak 17, Baserritarren Nazioarteko Borroka Egunean, etxean geratzeko eskatzen dizugu, baina isilik ez! COVID-19ak sortutako krisiak agerian utzi du nekazaritza eta abeltzaintzaren egoera zaurgarria. Hori dela eta, bertako produktu agroekologikoak erosteko eskatu nahi dizugu, zure auzo edo herriko merkatura joateko... Ez orain soilik; geure kontsumo ohiturak aldatzea eskatzen ari gara: Elikadura burujabetza sustatu dezagun!

Martxoak 8: Antolatu indarrak, batu borroka feministara!

Marcela Largarde akademiko mexikarrak zera dio: "Berdintasunaren paktuaren baitan, ezinbestekoa da ditugun diferentzia anitzak kontuan hartzea". Feminismoak ñabardurak dituen berdintasuna aldarrikatzen du. Feminismoak norberaren aniztasuna onartzen du, ezberdintasunak aitortzen ditu eta bereganatu egiten ditu, elkarbanatzen dugun borroka indartsuagoa izan dadin. Horregatik, martxoaren 8an, emakume guztion borroka aldarrikatzeko irtengo gara kaleetara. Antolatu indarrak, batu borroka feminist...

El Salvadorreko demokraziaren defentsan

Euskal Herriko hainbat erakunde politiko, sindikal eta sozialok adierazpen bateratua egin dugu El Salvadorko presidenteak egindako estatu autogolpe saiakera gogor arbuiatzen dugulako. Nayib Bukelek Asanblea militarizatu, eta zuzenbide estatu konstituzionala urratu zuen, organo legegile hori bere borondatearen arabera jardutera eta erabakitzera behartzeko. Joan den otsailaren 9an, El Salvadorren Nayib Bukele presidenteak arbitrarioki eta bere kabuz Asanblea Legegilea deitu zuen 109 milioi ...

Migratzaileen karabana berriari buruzko komunikatua: Bizitza salbatzeko, mugak zabaldu

Berriro ere, eta 2020. urtearen hasierarekin bat eginez, Erdialdeko Ameriketako eta Haitiko jende anitzek osatutako karabana berriro migratze prozesua abian jarri dute beren bizitza salbatzeko. Oraingo honetan, hartu duen izena ‘Etsipenaren Karabana’ da. Hori dela eta, Elkarcreditek Euskal Herriko hainbat erakunderekin bat egin du nazioarteko erakundeen pasibotasuna salatzeko, Latinoamerikako hainbat herrialdetan gertatzen ari den indarkeria egoeren aurrean, lekualdaketa eta hilketen ...