Feminismo Baserritar eta Herrikoia ereiten jarraitzen dute landa-eremuko emakumeek

Idazlea: Iñigo Arkauz Uribesalgo

Lurralde ezberdinetako emakume nekaraziak elkartu ziren, martxoaren 25ean, Mundubat Fundazioak eta Elkarcredit elkarteak antolatutako webinar batean, “Feminismo Baserritar eta Herrikoia”. Parte hartzaileek, emakume nekazariak, beraien bizipenak azaldu zituzten, nekazaritza munduari lotutako bizipenak.

Lurralde eta erakunde ezberdinetako kide diren emakumeak hartu zuten parte hitzaldi birtual honetan. Hauek izan ziren parte hartzaileak:

  • Jasmín López, CODIMCA (Honduras).
  • Guadalupe Esquivel, FEROCACEN (El Salvador).
  • Mireia Vidal, CCPV-COAG (País Valencià).
  • Nadia Ayuso, Etxaldeko Emakumeak (Euskal Herria).
  • Adriana Mezadri, CLOC-eko emakumeen artikulazioa (Abya Yala).
  • Yolanda Areas Blass, LVC-eko emakumeen artikulazioa.

Moderatzaile lanetan ordea, Gotzone Artiñano, Mundubat Fundazioko kidea, aritu zen.

Guadalupe - Jasmin EUSK

Feminismo baserritar eta herrikoiaVia Campesinako CLOC-ek (Coordinadora Latinoamericana de Organizaciones del Campo) garatutako ideologia da, pixkanaka Vía Campesina-ko diskurtsora gehitzeko helburuarekin. Horren harira lurralde eta herrialde ezberdinetako emakume nekazariak bildu ziren webinarrean.

Jasmín Lópezek aipatu zuen instituzioen aldetik ez zutela babesik eta Hondurasko gobernuak etengabe urratzen dituela giza eskubideak, bereziki emakumeei dagozkienak. Parte hartzaile gehienek aipatu zuten Covid-19-ak eragindako pandemiaren ondorioz emakumeen egoerak okerrera egin duela, baita baserritar emakumeen egoerak ere, lan zama gehiago dute.

Emakume asko lurren jabe izan arren, ez dira nekazaritzako ustiategietako titularrak. Nekazariek osatzen duten kooperatibetan %11 dira ordezkaritza kargua duten duten emakumeak, adierazi zuen Mireia Vidalek. Nekazal munduko emakume gehienek zaintza estentsiboko lanak (abereak zaindu, lortutako uzta prestatu…) egiten dituztela ere gehitu zuen.

Mireia - Nadia EUSK

Ildo beretik jarraituz, Nadia Ayusok adierazi zuen baserritarrekiko, orokorrean, ikusgarritasuna gabezia dagoela baina bereziki emakumeen kasuan. Emakumeek jasotzen dituzten dirulaguntzak gizonek jasotzen dituztenak baino txikiagoak dira, lur eremu txikiagoen jabe izaten direlako.

No Replies to "Feminismo Baserritar eta Herrikoia ereiten jarraitzen dute landa-eremuko emakumeek"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.