Hamabost urte elkartasuna ereiten

Gaur egungo sistema ekonomiko eta finantzarioa desberdinkeriaz elikatzen da:

  • Aberatsak gero eta aberatsagoak dira; txiroak, gero eta txiroagoak.
  • Zure jaioterriak, azal koloreak edota generoak bizitzan izango dituzun aukerak baldintzatzen dituzte.
  • Aurrerapenaren izenean, lurraren prozesu naturalak baztertzen ditugu eta ematen dizkizun baliabideak esplotatzen ditugu, jasangarritasuna alde batera utzita.
  • Balio monetariorik ez duena gutxiesten dugu: zaintzak, ongizatea, bizitza bera.

Datu bakar batean laburbildu dezakegu egoera: Zortzi gizonek (emakumerik ez) 3.600 milioi pertsonek baino aberastasun gehiago daukate.

Sistema hori eraldatu behar dugu. Elkarcreditek hamabost urte bete ditu aurten eraldaketa horren alde lan egiten.

 

No Replies to "Hamabost urte elkartasuna ereiten"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.